XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), eskerra eta onespena neri eman dezaidala, erabaki auei; txintxo-txintxo bete ditzadan.

Bere eskutik artu izan ditudan ondasun guztien alde, eskerrak ematen dizkiot, eta emango ere bai beti gure Jaun orri.

Lotsatu ere lotsatzen naiz, orain artekoan ain gaizki erantzun diedalako.

Onez aurrera zintzoago izateko erabaki sendoa artzen det.

Eta beste orri batzuetan, beste argitasun auek: (Jesus'ek esanak).

Ezereza zerala eta aurrera ezin joango zerala pentsatzen zu aritzear etzait atsegin.

Ez al nekian bada.

Nik munduko aberastasunik etzenduala? Bai.

Eta ondo nekian nor aukeratzen nuan eta zergatik ere.

Gogoa eman zizunak, aala ere ba-damaikezu, nere deiera zintzoa bazera.

Eta igarriko diote, darabiltzuna ez dala gizonen lana, nerea baizik.

Monjatarako deituak, diru-gabeak badira ere, artu bildur gabe.

Sinismen, itxaropen eta maitasun aundia izan, Jaunaren laguntza munduko ontasun guztiak baño aundiagoa da-ta.

Zalla iritziagatik, Nik iragartzen dizudanik egin gabe ez utzi; bañan, betiere nere ordezkoaren mende ibilli.

Gizonen laguntzagan ez usterik jarri; ongilleekin, ordea, esker onekoa izatea nai det Nik.

Biotzei Nik eragiten baitiet, naiz eta askok entzungor egin.

Maiz otoitz egin.

Zure biotza Neretik ez aldendu.

Zure gogoa zerurontz jaso.

Maitasun eta uste osoz eska zaidazu; eta, otoitzerik ez utzi, ordu, garai, lan, toki, eta inguruko lagunengatik ere; zure animaren aintza eta santutasunerako bear dezuna emateko beti gertu naukazu-ta.

Otoitzean iraunkor eta adoretsua nai zaitut; eta, goi-deian zintzoa.

Asi dezun bidean, lasaikeriari tarterik ez utzi;(...).